Berdintasuneko ordezkaria den Rebeca Gonzalez. / Irungo Udala

Rebeca Gonzalez Berdintasuneko ordezkariak asteazkenean jakinarazi du irailean Irungo udalak prestakuntza pertsonalari buruzko ikastaro berriak abian jarriko dituela eta emakumeei zuzenduta daudela.

Alde batetik “Komunikazio positiboa eta autoestimua” tailerraren edizio berri bat martxan jarriko da. Ekimen hori taldeko jarduera bat da eta horren helburua da emakume parte-hartzaileen komunikazio positiboa, autoestimua eta ongi izate pertsonala ahalbidetzea. Tailer hau egin da azken urte hauetan Irunen eta oso balorazio positiboa izan du emakume parte-hartzaileen artean. Tailerra doakoa da, eta 18 urtetik gorako Irungo emakumeentzat da.

Hauxe nabarmendu du Rebeca Gonzalezek: “parte hartzen duten emakumeei mota guztietako trebetasunak eta bitarteko pertsonalak helarazten dizkietenak gai horietan adituak diren psikologoak dira; izan ere, autoestimuaren sentimendua oso baliagarria da egunez egunekoan sortzen diren ezbeharrei aurre egiteko, eta hori gainditzen lagundu nahi dugu”. Horretarako, honelako edukiak lantzen dira: komunikazio- eta autoestimu-estiloak, komunikatzeko oztopoak nola gainditu, kritikak nola egin eta nola jaso, ezetz esaten ikastea errudun sentitu gabe, nola ulertu eta bideratu haserreak eta desadostasunak, emozioak eta estresaren kontrola, kultura, generoa eta autoestimua, eta abar.

Tailerrak astearteetan egingo dira. Irailaren 24an hasiko dira eta abenduaren 3an amaitu (guztira, 11 saio tailer bakoitzeko). Bata goizeko ordutegian egingo da (10:00-12:00) eta bestea arratsaldean (17:30-19:30). Arratsaldeko taldeak haurtzaindegi zerbitzua izango du eskatzen duten emakumeentzat. Bi tailerrak Palmera Montero Guneko 4. Aretoan emango dira. Elisabeth Olaskoaga pedagogoak eta Agurne Bikandi psikologoak emango dituzte saioak. Biak generoan adituak dira.

Interesa duten emakumeek izena eman ahalko dute telefonoz 010 (943 50 51 52 telefonoan Irun ez den beste leku batetik deituz gero) edo www.irun.org/igualdad zein www.irun.org/ultimosdiaspara atalean, irailaren 2tik 15era. Plazak izen ematearen ordenaren arabera esleituko dira. Mugatuta daude eta lehentasuna izango dute Irunen erroldatuta dauden eta aurretik tailer hau egin ez duten emakumeek.

Ahalduntze eskola

Era berean, Ahalduntze Eskolaren esparruan, ikasturte berriaren lehenengo lau ikastaroak baieztatuta daude. “Aurten ere sortu nahi dugu ezagutzak eta esperientziak partekatzeko gune hori, eta, bestalde, bizitzan izaten diren egoerei aurre egin ahal izateko giltzarriak ere bai. Ahalduntze Eskolan geure burua erlaxatzen, gure pentsamenduak aztertzen laguntzen dizkiguten teknikak irakasten zaizkigu pentsamenduak positiboagoak izateko eta hazkuntza eta ongizate pertsonalaren prozesuan aurrera egiteko” adierazi du Rebeca Gonzalezek.

Ikastaro hauek Irunen erroldatutako emakumeentzako dira hasiera batean; tokia geratuz gero, bakarrik hartuko dira kanpokoak. Hona baieztatutako proposamenak:

1) “Menopausia: hausnarketarako unea”. Astelehenetan egingo da irailaren 30etik abenduaren 2ra, Palmera Montero gunean, 17:30etik 19:30era.; izen-emateak, irailaren 2tik 15era.

Ikastaroaren deskribapena: Etapa hori aldi zail gisa bizi liteke, baita galeren aldi gisa ere. Aldaketak nabaritzen ditugu gure gorputz osoan, gure sexualitatea eta desioa aldatzen dira. Ikastaroan ikusiko dugu zein den oraindik mehatxatzen gaituen imajinarioa eta, batez ere, osasuntsuagoak diren helduaroaren eredu kolektiboak sortuko ditugu, pizgarriagoak eta malguagoak, bakoitzak nola bizi nahi duen adieraz dezan.

2) “Musika eta ahalduntzea”. Asteazkenetan egingo da irailaren 25etik azaroaren 27ra arte Palmera Montero guneko 4. Aretoan, 18:00etatik 20:00etara: izen emateak, irailaren 2tik 15era.

Ikastaroaren deskribapena: Gune horretan emakumeek musika sorkuntza garatuko dute, eta jendaurrean nola esku hartu ere bai Babes sare bat sortu nahi da prozesu horretan, eta behar diren tresnak ere eman nahi dira alderdi artistikoa era osasuntsuan garatzeko.

3) “Estresa eta norberaren zaintza”. Ostegunetan egingo da irailaren 26tik azaroaren 28ra esku-hartze aretoan (Ospitale Zaharra), 18:00etatik 19:30era. ; Izen-emateak, irailaren 2tik 15era.

Ikastaroaren deskribapena: Gehienetan, Estresa eta norberaren zaintza ez doaz elkarrekin; hori dela eta, tailer horretan zerk eragiten digun estresa identifikatzen saiatuko gara (bai erreala, bai inposatua) eta hainbat garapen zein hobekuntza bide lantzen joango gara estres hori transformatzeko eta tentsioa askatzen ikasteko maila emozionalean eta gorputzaren mailan.

4) “Kontu perfektua instagramen”. Astelehenetan egingo da, urriaren 7, 14 eta 21ean Palmera Montero guneko 4. Aretoan, 18:00etatik 20:00etara: izen emateak, irailaren 2tik 15era.

Ikastaroaren deskribapena: Era berean erabiltzen ditugu gizarte sareak emakumeok eta gizonok? Tailer honetan aztertuko dugu nola erabiltzen dugun Instagram, zertarako, nortzuk jarraitzen diogun eta abar. Gure profila birpasatuko dugu eta hori guztiari buruzko hausnarketa egingo dugu.