Erabilera desegokiak San Pedro kaleko komunetan

Guadalupeko komunen aurrekontua 7.900 eurokoa da eta Portukoa 5.600 eurokoa

0
1048

Uda hasieran San Pedro kalean eta Guadalupeko Santutegiaren inguruan behin-behineko komun publikoak ireki ziren. Azken hauek, oso erabilpen handia dute eta erabiltzaileek ongi zaintzen dute.

Ezin daiteke berdina esan San Pedro kaleko komunen kasuan. Asko erabiltzen badira ere, asteburutan bereziki oso erabilera desegokia ematen zaio, puskaketak, margoketak eta komuna bera blokeatzen saiatu izan direlarik. Horregatik, Udaletik eskatzen zaio erabiltzaileari denok erabiltzeko diran komunak behar moduan zaintzea.

Guadalupeko komunen aurrekontua 7.900 eurokoa da eta Portukoa 5.600 eurokoa.