Muliate II. / Hondarribiko Udala

Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa egiteko dirulaguntzen deialdia zabaldu du udalak. Deialdi honetan 2018an egindako Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoaren txostenen kostuaren zati bat diruz lagunduko da, baita Ikuskapen horretan ondorioztatuta Hondarribiko Udalerriaren esparruan egin diren lanen zati bat ere.

Azaroaren 18a bitartean egongo da irekia eta interesa duten eraikuntzetako jabekideen elkarteek eskaera BAZen edo online bidez aurkeztu beharko dute.