Leire Zubitur, Jose Antonio Santano eta Txomin Sagarzazu. / Txingudiko Zerbitzuak

Txingudiko Zerbitzuakek estreinatu berri du estolderia garbitzeko kamioia. Ibilgailuak duen birzirkulazio eta birziklatze barne-sistema aurreratuari esker ur kantitate handia aurreztu daiteke.

Jose Antonio Santanok, Txingudiko Mankomunitateko presidenteak, Txomin Sagarzazuk, erakunde publikoko presidenteordeak eta Leire Zubiturrek, Txingudi Zerbitzuetako gerenteak, kamioiaren nondik norakoak azaldu dituzte Bicentenario Segunda Batalla de San Marcial plazatxoan, Behobiako Nazioarteko Zubitik gertu.

Leire Zubiturrek azaldu du kamioiak duen puntako teknologiari esker errendimendua ohiko kamioiena baino askoz handiagoa dela, “ibilgailuaren barne-sistemak saneamendu hoditeritik ura ateratzen laguntzen du, hori garbitu ondoren, estolderiko hodiak garbitu eta libratzeko berriz erabiltzeko”. Txingudiko Zerbitzuakeko gerenteak ezagutzera eman du kamioiaren abantailak asko direla; lana optimizatzen lagunduko du, errendimendua hobetuko du uraren karga egiteko joan-etorriak saihesten direlako, ur aurrezpen handia suposatuko du, gutxi gora behera 12.000 eta 15.000 litro egunean eta, gainera, ohiko kamioiek baino sei aldiz erregai gutxiago erabiltzen du.

Horrez gain, kamioi berriak segurtasun neurri aurreratuak ditu; urruneko kontrola, tutuak zuzenean putzura gerturatzeko beso artikulatua, gainpresioentzako babes tresnak eta laneko zarataren murrizketa ere lortzen da.

Irun eta Hondarribian lanean ibiliko den ibilgailuaren kostua 370.000€koa izan da. Kamioi honek, dagoeneko 27 urte zituen beste bat ordezkatuko du. Hala, Jose Antonio Santanok nabarmendu du “Mankomunitateak puntako teknologien aldeko apustua egiten jarraitzen du, zerbitzu hobea eta ingurumenarekin errespetutsua dena eskaintzeko”. Kamioi honi esker kanalizazioen mantenu lanak sarriago egingo dira eta sarearen puntu zailetan lan egin ahalko da.

Txomin Sagarzazuk gaineratu du “estolderia modu egokian ibili dadin, garbiketak eta mantenu prebentiboak berebiziko garrantzia du. Euri sarearen kasuan, euriak eramandako hondakinak zuzenean ibilgura joatea (ibai edo erreten) saihestuko dugu”.

Azkenik, Leire Zubiturrrek, balioan jarri du beste udalerritan azpikontratatzen diren lanak direla hauek eta Txingudiko Zerbitzuaken, ordea, “estolderiaren garbiketa lana langile eta ekipamendu propioarekin egiten dugu, bi kamioi erabiltzen ditugu, etengabe, estolderiak duen 150 km-ko sarea garbitzeko”.