Alvaro del Val eta Maria Serrano. / Hondarribiko Udala

Maiatzaren 3 eta 5 bitartean bigarren urtez argazkilaritza munduko profesionalei zuzendutako EuskalPhoto ekitaldia ospatuko da Hondarribian. Egun hauetan zehar sektoreko profesional ezagunek hitzaldi eta tailerrak eskeiniko dituzte. Halaber, hainbat marka komertzialen azken produktuak ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

Turismoko Zinegoztiak Maria Serranok adierazi du “turismoko estrategiaren ikuspuntutik gure asmoa Hondarribira kongresuak erakartzea da behe-denboradian”. Halaber, “azken urteetan udaletxetik hainbat ekimen egin ditugu argazkilaritza inguruan eta EuskalPhoto laguntzen jarraitu nahi dugu”.

Halaber, aurten “Gervasio Sanchezen erakusketa izango dugu Hondarribian eta berarekin batera bisita gidatu bat egiteko aukera izango dugu” aurreratu du Serranok. Alvaro del Val, Producciones The Cat enpresa antolatzailearen ordezkariak, azpimarratu nahi izan du “aurten materia ezberdinetan 10 adituen hitzaldiak izango ditugu. Haien artean izen honeko argazkilariak, artsta bisualak eta baita erretokean adituak direnak ere”.

Protagonisten artea, del Val, Chema Madoz gailendu du, “oso zaila baita haren hitzaldi bat ikustea”.

Halaber, aurten haurrentzako argazkilaritza tailer bat antolatu da eta Paradorean argazkiliburuen inguruan erakusketa bat ikusteko aukera izango dugu Gabriela Cendoya-Bergarecheren eskutik.

Izen ematea www.euskalphoto.es egin daiteke eta sarreren prezioa 25 eta 50 euro bitartekoa izango da.