Leire Zubitur, Jose Antonio Santano eta Txomin Sagarzazu. / Txingudiko Zerbitzuak

Komunaren Munduko eguna dela eta, Txingudiko Zerbitzuakek azpimarratu nahi du zein garrantzitsua den pertsonen osasunerako zein ingurumenerako saneamendu sare egokia izatea. Helburu horrekin, azaroaren 18 eta 19an Irungo San Juan Plazan Exporetrete erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa honen bitartez gizartearen sektore ezberdinak sentsibilizatzea lortu nahi da, bizilagun elkarteak edo eskolak, esaterako. Nolanahi ere, San Juan Plazara gerturatzen den pertsona oro erakusteta ikusteko aukera izango du.

Egun, saneamendu sarearen erabilpen desegokia arazo larria da gure artean, izan ere sarritan hondakinen edukiontzia balitz bezala erabiltzen dugu sarea. Hainbat elementu kaltegarri bota ohi ditugu komun eta hustubideetatik, besteak beste, botikak, garbigarriak, janaria, olio erabiliak eta toallita busti guztiz kaltegarriek, gai eta substantzia batzuk aipatzearren.

Txingudiko Zerbitzuakek panel informatibo, joko eta bideoz osatutako erakusketa bisual eta dinamikoa antolatu du gizartea sentsibilizatzeko eta eskualdeko saneamenduaren errealitatearen berri emateko.

Bisita libreez gain, 10 eta 30 pertsona bitarteko taldeentzat bi bisita formatu ezberdin eskainiko ditu; horietako batean ingurumen hezitzaileak erakusketaren edukia azaldu eta zalantzak argituko ditu eta eskoletara zuzenduta bisitan, galdera-erantzun joko erraz baten bidez, ingurumen hezitzaileak bisita dibertigarria eskainiko du. Bi kasutan bisita doakoa izango da eta 60 minutuko iraupena izango du gutxi gorabehera.

Bisita gidaturako lekua hartzeko interesa duten pertsonek 900 11 93 84 telefonora deitu beharko dute.