11. aldiz Euskal Bestaren irekitzearen ospakizunarekin batera burutu da. / Hendaiako Udala

Hendaiako Udalak 2018/2019eko sasoi honetan nabarmendu diren herriko kirolari gazteei omenaldi bat eskaini die. Hendaiako txapeldunen aldeko omenaldia 11. aldiz Euskal Bestaren irekitzearen ospakizunarekin batera burutu da.

Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak eta Jean-Michel Arruabarrena Gazteria eta Kirol auzapezordeak txapeldun guztiak agurtu dituzte eta festetako zapia oparitu diete.

Ospakizun hau une egokia izan da kirolariak eta kirol elkarteak zoriontzeko, bakoitzak bere kirolean, departamenduko, eskualdeko, Frantziako edo nazioarteko txapelketetan lortu dituzten emaitzengatik eta Hendaiako koloreak, bide batez, herritik kanpo eramateagatik.