Lehenengo bilera Mendelun izango da astelehenean. / Hondarribiko Udala

Udal gobernua Hondarribiko bizilagunekin bilduko da datozen asteetan. Abenduan onartu ziren 2017ko aurrekontuak aurkeztu eta bizilagunek izan ditzazketen iradokizunak jasotzea da helburu nagusiena. Hitzorduetara alkatea eta gobernu taldeko zinegotziak joango dira.

“Bost bilera egitea aurreikusi dugu”, esan du María Serranok, Hiritarren Arretarako zinegotziak. “Argi utzi nahi dugu bilera guztiak irekiak direla, nahiz eta toki desberdinetan egin, edozein hiritar edo interesa duenak hurbil daiteke bilera hauetara. Lehena datorren astelehenan izango da, Mendelu auzoan. Hitzordua 19:00etan izango da”.

Otsailaren 6an Amute Auzo Elkartean izango da bilera; otsailaren 13an Alde Zaharreko Kultur Etxean; otsailaren 20an Portuan, Itsas Etxean; eta azkenik, otsailaren 28an, Alkartasuna Elkartean, baserritar edo landa eremuko bizilagunei zuzenduta gehienbat.

Lehen lau hitzorduak astelehenetan izango dira eta azkena aldiz asteartean, aurreko egunean Inauterietako lehiaketetako sari banaketa egingo baita.