Erakusketa Arma Plazan ikusi daiteke. / Hondarribiko Udala

Igande eguerdia bitarte zabalik dago Bidasoako 90 deportatuak xede dituen erakusketa Arma Plaza kultura eta turismo informazio puntuan.

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak, Hondarribiko Udalaren laguntzaz, antolatu duen erakusketa da, eta ordutegia, 10:00etatik 18:00etara astelehenetik larunbatera, eta 10:00etatik 14:00tara igandeetan izango da.