Iazko Karmen Eguna. / Hondarribiko Udala

Igande honetan, uztailaren 9an, Karmen Eguna ospatuko da Hondarribian. Nahiz eta eguna hurrengo astean izan, marea eta itsaso kontuek igande honetan egitea aholkatzen dute. Ekintza Hondarribiko Udalaren, Done Pedro Arrantzaleen Kofradia, Itsas Etxea eta Hondarribiko Musika Eskolako Txistu ikasleen laguntzarekin burutuko da.

17:00etan Hondarribiko Portuko elizan otoitza egin ondoren, Karmen Amabirjinaren irudia hartuta prozesioan aterako dira Benta Zaharrera. “Marloi” itsasontzira igo eta badiarantz zuzenduko dira, bertan, itsasoan zendutako Hondarribiko itsas-gizonen omenezko errespontsua egingo delarik.