Ficoba. / Martín Tellechea

Kirolaren industriekin lotuta dauden enpresak eta pertsonak bilduko dira Ficoban datorren urriaren 17an, Kiroltech ekimenean. Kongresua azken ukituak ematen ari zaio hizlarien panelari. Alba Garciak eta Gabriel Saezek bat egin dute kongresuarekin duela gutxi.

Alba Garcia atleta ospetsua da eta 20 domina baino gehiago ditu bere kirol historialean. Kirolarekiko grina eremu profesionaletik harago doa eta “Yes, we run!” emakumezkoen running-a hedatzeko ekimena bultzatzera eraman du. Gaur egun atletismoko entrenatzaile nazionala da. Lan horrekin batera, kirol klub batean dihardu, betiere kirolak baloreetan ere hezten duen ikuspegitik, bai praktikari begira bai bizitzaren edozein eremutarako.

Alba Garciak emango du Kiroltech ekimenaren lehen edizioa itxiko duen hitzaldia. “Kirola eta Bizitza” lelopean egindako kiroleko karreraz arituko da kirola utzi arte, artritis erreumatoidea dela eta. Gaixotasunarekin bizitzen ikasteko egindako gainditze ariketa eta profesionalki nola hasi den berriro zerotik ere kontatuko du, betiere kirolaren berezko balioetan, alegia motibazioan eta ilusioan oinarrituta.

Gabriel Saez kirolaren industriako beste profesionaletako bat da eta Kiroltech ekimenean izandako esperientzia partekatuko du. Ingesport taldearen fundatzailea eta presidentea da. Konpainia horrek Go Fit zentroak diseinatu eta horretan dihardu. 250.000 pertsonari laguntzen diete osasun eta zoriontasunari buruzko helburuak lortzen. Era berean, European Club Leadership Award titulua lortu duen lehenengo espainiarra da.

Saezek bizimodu osasuntsua bultzatzera eta hedatzera bideratu du bere bizitza, ariketa fisikoaz eta kirolaz baliatuz, lehendabizi atleta eta errugbi jokalari gisa, eta, orain, enpresari gisa. Go Fit-en fundatzaileak “Liderra den konpainia eta kirolaren laguna den marka bat eraikitzea” izango da bere hitzaldiaren izenburua.

Kiroltech biltzarra Ficobak sustatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuaren babesarekin, eta batzorde antolatzaile bat du, foru-erakundeak berak, Ficobak eta Bic Gipuzkoa Up Euskadik osatua, eta aholkulari-mahai bat ere bai, zeinean Fortuna Kirol Klubak, Donosti Cupek eta Get in enpresak parte hartzen duten.

Biltzar honen helburua da kirolaren industria garatzeko berrikuntzak eta irtenbideak ezagutzera ematea. Halaber, kiroleko, berrikuntzako eta teknologiako ordezkarien arteko harremanak indartu ere egin nahi ditu, esperientzia-trukearen eta jardunbide egokien bidez eta sinergiak eta kolaborazio-dinamikak sortuz.

Helburu horiek lortzeko, kirolaren industriarekin lotura duten enpresa eta pertsonen topagune bat izango da Kongresua. Publiko espezializatua: Administrazio publikoko, eta kirol-klub eta federazioetako ordezkariak ez ezik, kirol-ekitaldiak antolatzen dituztenak ere bai, eta inbertsio-funtsetakoak edo kirol-marketineko enpresetakoak, besteak beste.