Kontzertua igandean izango da Itsas Etxean. / Hondarribiko Udala

Igandean, 20:00etan, kontzertu berezia izango dugu Itsas Etxean. Enrike Solinis & Euskal Barrokensemble taldearen eskutik “Amor brujo” eskainiko da, Manuel de Fallaren izen bereko lanean oinarrituta. Sarrerak 10 eurotan saltzen dira, 4 eurotan 18 urtetik beherakoentzat, ohiko bideetatik.

El amor brujo Manuel de Fallak Pastora Imperio eta haren amak bildutako ijitoen legenda eta antzinako aireetan inspirazioa hartuta konposatu zuen. Bertan, musika andaluziarraren muina paregabeki islatu zuen palo ezberdinen bidez; seguiriya, soleare, polo, martinete edo zambren espiritua bere idazmenean txertatuz.

Lan honetan bildu ditugun piezak tradizioarekiko miresmenetik abiatzen dira, haren berezitasunetik edaten dute, gizakiak antzinatik musikan utzi duen arrastoari garrantzia eman, eta iraganeko autoreen bikaintasuna, haien egitura-planteamenduena, gaiak garatzeko modu eta sentsibilitatearena nabarmenduz; lurrin herrikoi horretaz blai, kantu propioa altxatzeko. Hori da hein batean Falla, Rodrigo eta Tárregak xede izan eta bikainki lortu zutena.

Taldea honakook osatzen dute: María José Pérez, cantaora; Miren Zeberio, biolin barrokoa; Vicente Parrilla, txirulak; Elies Hernandis, sakabutxea; Pablo Martín Caminero, kontrabaxua; Nasrine Rahmani, perkusioa; eta Enrike Solinís, gitarrak, lavta eta zuzendaritza artistikoan.