Irungo Udala. / Martin Tellechea

Pertsona Migratzailearen Nazioarteko Eguna dela eta, Gizarte Ongizateko ordezkari gisa, “gure hirian lan egiten duten erakundeek eta pertsonek bizikidetza eta kulturartekotasuna sustatzeko egiten duten ahaleginari balioa eman nahi diot”, azaldu du David Nuño ordezkariak.

“Era berean, eskerrak eman nahi dizkiet Irundik igarotzen diren edo Irungo herritarren parte izatera datozen migratzaileei elkarte horiek egiten dieten laguntzagatik”. Laguntza horrek erraztu eta arindu egiten ditu migratzaileek bizi dituzten egoera zailak. Nire aintzatespena: Adiskidetuak, Adiskidetasuna, Indoamerika Herria, Irungo Harrera Sarea, SOS Arrazakeria eta Gurutze Gorria. “Guztiontzako migrazio seguru eta duinarekiko konpromisoa berresten dugu”.