Bizikleta martxan 10:30etan aterako da Butroi pasealekutik. / Hondarribiko Udala

Aste hau Iraunkortasunaren Europar Astea dela kontutan izanda, datorren igandean, irailaren 23an, Mugikortasun Jaia antolatu da Hondarribian. Hondartzako aparkalekuan garatuko da eguna, bizikleta-zirkuitoaren ondoan, Europa ibilbidean.

“Ekitaldi desberdinak egongo dira”, dio Kalixa Silanesek, Ingurumen zinegotziak. “Besteak beste, Butroi pasealekutik irtengo den bizikleta martxa bat, trebetasun zirkuitoa edota bizikletaren oinarrizko mekanikari buruzko tailerra izango dugu Hondarribian igandean”.

“Urtero moduan, sentsibilizazio kanpaina bat da, arduradun politikoei nahiz hiritarrei zuzendua, azaltzeko ibilgailuaren erabilera irrazionalak hirian osasun publikoan nahiz ingurumenean sor ditzakeen ondorio negatiboak; eta garraiobide iraunkorragoak erabiltzeak, besteak beste garraio publikoak, bizikletak eta oinez ibiltzeak dituen onurak”, gehitu du Silanesek.

Igandeko egitaraua

Igandeko Mugikortasun Jaiaren egitaraua honakoa izango da:

10:30etan: Bizikleta martxa. Butroi pasealekutik hasiko da.
12:00etan: Trebetasun zirkuitua.
12:00etan: Haurrentzako trebetasun zirkuitua.
12:00etan: Longboard eta scooterrak probatzeko zirkuitua.
12:00etan: Helduentzako trizikloak probatzeko zirkuitua.
12:00etan: Bizikletaren oinarrizko mekanikari buruzko tailerra (Bizi on Bike).
14:00etan: Sari banaketa eta lunch bat.