10:30etan egin da opilen bedeinkapena. / Hondarribiko Udala

San Marko eguna izanik, gaur goizeko 10:30etan egin da opilen bedeinkapena Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokian.

Juan Mari Olaetxea Gipuzkoako Bikario Nagusiak bedeinkatu ditu opilak haur, guraso eta aiton-amonez goraino bete den elizan.

Opilak bedeinkatu ostean, denei egun handi bat igarotzea desiratu die, eta gazte zein helduak Guadalupera joateko asmotan irten dira.