Leire Zubitur, Jose Antonio Santano eta Txomin Sagarzazu. / Txingudiko Zerbitzuak

Txingudiko Zerbitzuaken ezaugarrietako bat da kudeaketa eraginkor eta iraunkor batengatik apustu tinkoa egiten duela. Bere helburuen artean ingurumen-eragina arintzeak berebiziko garrantzia du, betiere Bidasoa Beheko biztanleen bizikalitatea hobetze aldera.

2020 urtearen hasierarekin batera, ingurumenaren aldeko apustu berria egin du eta posta bidezko paperezko fakturak bidaltzeari utzi dio. Neurri honi esker, ingurumenaren alde egiteaz gain, diru aurrezpena lortuko, herritarren onurarako.

Leire Zubiturrek, Txingudiko Zerbitzuakeko gerenteak, adierazi du jakin badakitela gizartearen zenbait sektorentzat neketsua izan daitekeela aldaketa, “hori dela eta, bezeroengandik gertu egon nahi dugu aldaketa honetan lagundu ahal izateko. Eskuragarri egongo gara gure arreta zerbitzuaren bitartez (900 11 93 84) eta baita ere eskualdean emango ditugun hitzaldi informatiboen bidez. Hitzaldietan zalantzak zuzenean argituko ditugu, bereziki, interneterako sarbidea zaila dutenentzat, batik bat, pertsona nagusiak”. Zubiturrek gaineratu du bizilagun guztien inplikazioa ezinbestekoa dela, “benetan eskertzen dugu kolaborazioa eta egiten ari zareten esfortzua eskualde jasangarriago bateruntz pausuak ematen jarraitzeko”.

Erakunde publikotik gogorarazi nahi dute nahiz eta fakturak paperean ez bidali, ordainagiria banku-kontu batean helbideratuta duten bezeroek banku-laburpenarekin batera Txingudiko Zerbitzuaken zerbitzuaren zenbatekoa ere jasoko dutela. Gainera, fakturak eskuragarri egongo dira bide ezberdinen bidez, besteak beste, www.txinzer.eus atariaren bitartez. Azkenik, 900 11 93 84 telefonora deituta ere hilabeteko faktura paperean eskuratzeko aukera egongo da.

Hileroko fakturak

Orain arte fakturazioa hiru hilean behin egin da, eta hiru zati proportzionaletan ordaindu da. Hemendik aurrera, berriz, hilabetean behin egingo da eta ordainketa bakarrarekin. Honen helburua da kudeaketa erraztea eta eskualdeko sendiei gastuen kontrola hobetzen laguntzea.

Neurri honek ez du inolako aldaketarik edo igoera ekonomikorik suposatuko 2020ko tasetan adostutakoarekin. Baina orain arte egin den bezala fakturak paperean bidaliko balira, paper-gastua handituko litzateke.

Hori dela eta, hileroko fakturak kontsultatu eta jeitsi ahal izateko bide ezberdinak prestatu dira. Guztiak www.txinzer.eus webgunean ikus daitezke eta zalantzak izanez gero, 900 11 93 84 bezeroarentzako arreta telefonora deitu daiteke. Halaber, Leire Zubitur, Txingudiko Zerbitzuakeko gerenteak hitzaldi informatiboa emango du datorren martxoaren 4ean, arratsaldeko 18.00ean, ACUBIren (Asociación de Consumidores y Usuarios del Bidasoa) Irungo Palmera Montero Gunean.