Udaleko alderdiek Euskaraldiarekin bat egin dute. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udala osatzen duten alderdi guztietako zinegotziek bat egin dute hastear dagoen Euskaraldiarekin.

Hala, hondarribiarrei dei egiten diete Euskaraldian parte hartzera, Ahobizi edo Belarriprest modura.