Kalixa Silanes, Kirol zinegotzia. / Hondarribiko Udala

Larunbat arratsaldean eta igande goizean Txakurkrosa izango dugu seigarren urtez Hondarribian. Euskanikross Kirol Elkarteak antolatua, Higer Itsasargiko inguruetan burutuko da larunbatean eta igandean.

Ekitaldia larunbateko 17:00etan hasiko da Bikejoringeko 3,5 kilometroko proba batekin. Proba horretan, txakurrak korrika egiten du eta pertsona bizikletaz joaten da, beti ere lasterketa protagonistaren erritmora egokituz. Ondoren, 19:00etan, gaueko Txakurkrossa egingo da, 4,4 km-ko distantzia izango duena.

Igandeko jardunaldia 9:00etan hasiko da Bikejoring beste proba batekin, oraingoan 7km-koa; ondoren ospatuko dira 7,2 km-ko Txakurkross absolutua (10:30etan) eta oinez egingo den Herri Martxa (11:45), 2,7 km-koak biak, eta Txikientzako Txakurkrossa (50-200 m) 12: 15ean. Azkenik, 12:30etan sariak banatuko dira.

«Hondarribiak seigarren urtez jarraian hartuko du ekitaldi hau, oso polita eta ikusgarria den diziplina baten inguruan. Alde horretatik, azpimarratzekoa da urtez urte gora egin duela parte-hartzeak, eta seigarren edizio honetan 140 parte-hartzaile inguru izango direla «, adierazi du Kalixa Silanes Kirol zinegotziak. «Herritarrei dei egin nahi nieke asteburuan zehar itsasargitik gertu dagoen Talaia Bidea ikustera joan daitezen, ikusteko kirol duina baita».