Zerbitzu Teknikoak eta Ingurumena Puntalera joango dira hurrengo hilabeteetan. / Hondarribiko Udala

Datozen asteetan hasiko diren Kale Nagusiko Udaletxeko eraikinean egin beharreko hobekuntza lanak direla eta, Zerbitzu Teknikoak eta Ingurumen saila zenbait hilabetez tokiz aldatu egingo dira. Obrak nagusiki beheko eta azken solairuan egingo dira.

Datorren astelehenean hasiko dira bulegoetako materiale guztia Kale Nagusitik Puntaleko Lapurdi kaleko 8-ra garraiatzen. Hala, zenbait egunez ezin izango da ohiko zerbitzua eskaini.

Hirigintza eta Ingurumenarekin egin beharreko edozein eskari BAZen bidez egitea eskatzen zaio hiritarrari haserako lehen egun hauetan.