Iazko prozesioa. / Hondarribiko Udala

Udaleko Turismo sailak Hondarribiko XII. Argazki Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honetan edonork parte har dezake, nahiz eta bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzazken, inoiz saritu edota argitaratu gabeak.

Argazkien neurria 20 x 30 zentimetrokoa izango da, markorik eta euskarririk gabe. Lanaren atzekaldean izen bat idatziko da eta horrekin batera datorren kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanaren edo lanen izen berdinak. Kartazalaren barruan egilearen izen abizenak, helbidea, telefonoa eta N.A.N.ren fotokopia erantsiko dira.

Argazki guztiak Biztanlearen Arreta Zerbitzuan entregatuko dira, maiatzaren 4ko 13:00ak aurretik. Argazki onenak 2019ko Aste Santuan erakutsiko dira.

Irabazlearentzat 500 euroko saria egongo da, 400 euro bigarrenarentzat eta 300 hirugarrenarentzat.