Euskarazko futbol kanpusa Hendaian

Kanpusa uztailaren 10tik 14era bitartean ospatuko da Eglantins klubaren instalakuntzatan eta 7 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat zuzenduta dago

0
1533

Realeko jokalaria den David Zurutuzak bere laugarren futbol kanpusa antolatu du Hendaian euskararen erabilera sustatzeko Seaskaren laguntzarekin.

Kanpusa uztailaren 10tik 14era bitartean ospatuko da Eglantins klubaren instalakuntzatan eta 7 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat zuzenduta dago.

Informazio gehiagorako eta izena emateko 05.59.20.19.78 telefonora deitu, zurutuza.kanpusa@gmail.com helbidera idatzi edo www.dzurutuza.com webgunean sartu.