Entsaioa egiteko Lizardiko lehen mailako eskola hautatu da. / Hendaiako Udala

Herriak, eskola jangeletarako zuen kontratua berritu duela baliatuz, autozerbitzua entsaiatuko du. Entsaioa egiteko Lizardiko lehen mailako eskola hautatu da.

Ekintza hori eskolako langile guztiekin adostuz egin da eta lan moldeak aldatu behar izan dira horretarako. Guztia ongi badoa, hurrengo eskola sartzean ikastetxe guztietara zabalduko da sistema hori, haurrak autonomoago baitira eta aktiboagoak zerbitzatzeko, elikagaien xahutzearen aurka aritzen dira eta, gainera, ingurune atseginago batean bazkaltzen dute.