Concha Berri zentroa. / Hendaiako Udala

Euskal Kostaldearen Ospitaleak erreumatologia kontsultak irekiko ditu Hendaian azaroaren 30ean. Concha Berri erizaintzako osasun zentroan eskainiko dira kontsulta horiek.

Concha Berri zentroaren behereko etxean dagoen erizaintza artamenduetarako kabinetea erabiliko da hasiera batean, ondoko eraikin bateko lanak egin bitartean; horiei esker, 2021ean zehar, kontsulta espezializatuak eta zentro mediko-psikologikoa eskainiko dira.

Kontsultak Euskal Kostaldearen Ospitaleko Agnès Monnier-Dutheil mediku erreumatologoak eskainiko ditu, astean egun batez, astelehen goizez, 8:30etik 11:45era, eta arratsaldez, 13:00etatik 16:15era.